Iratzarri Bizkaia


Gazte mugimenduaren etxebizitza topaketak
Octubre 26, 2007, 10:53 am
Archivado en: Agenda, Berriak, Iratzarri

Bilboko ezkerreko gazte mugimendua Errekalde auzoko Kukutza gaztetxean bilduko da azaroaren 10ean etxebizitzaren inguruan gogoeta egiteko.

Egitaraua:
11:30 hitzaldia: Nekane Jurado eta Iñaki Iriarte.
14:00 bazkaria (4€)
16:00 Mahai ingurua: Etxegorri, vivienda digna, okupazio bulegoa, etxebizitza guztiontzat.
18:00 Eztabaida

Deitzen duten taldeak: Plataforma por una vivienda digna, gazte komunistak, segi, iratzarri, Bilboko okupazio mugimendua, Eraldatu-frente de estudiantes, euskadiko gazte kontseilua, ikasle abertzaleak , gazte komunisten batasuna.



Ynestrillas Gernikan azaroaren 6an.
Octubre 26, 2007, 10:53 am
Archivado en: Agenda, Mobilizazioak

Ynestrillas buruzagi ultraeskuindar faxista Gernikan izango da datorren azaroaren 6an, herriko epaitegian abokatu lanak eginez. Ynestrillasek bere egunean Mungiako herriko tabernan espainiar arrazaren eta batasunaren aldeko oihuak botatzen sartu ziren 2 militarrak babestuko ditu horrela. Beraiekin batera ultraeskuindarrek agerraldia egitea espero da ere.
Iratzarrik bat egiten du egun horretarako Sare Antifaxista elkarteak antolatuko dituen ekimen guztiekin eta dei egiten dio gazteriari horietan parte hartu dezan.
Mezpretxua erakutsi iezaiezu, Faxistak nazkagarriak! Alde Euskal Herritik!



AHT gelditu! Manifestazioa Durangon
Octubre 17, 2007, 4:05 pm
Archivado en: Ekimenak, Mobilizazioak

AHT GELDITU! elkarlanak manifestazioa deitu du, zapatu honetarako, Durangon AHTren proiektua alde batera utzi dadila eskatzeko.

Urriaren 20an, zapatua, 19:00etan Durangoko Santa Ana plazatik abiaturik.



Aralar jaia Berriozarren
Octubre 13, 2007, 3:28 pm
Archivado en: Agenda, Aralar

Aralarrek lehenengo aralar jaia ospatuko du Urriaren 28an Berriozarren (Nafarroa)

EGITARAUA

  • 12:30–13:00 Harrera
  • 13:00–14:30 Agurra, Bertsoak, Brindisa, Emanaldi musikalak, Mintzaldi politikoa eta Gonbidatuei agurra
  • 14:30 Bazkaria
  • Bazkalostean: Onarpenak, sari banaketa eta zozketak
  • 17:30 Dantzaldia
  • 19:00 Amaiera
  • Umeendako puzgarriak egongo dira, eta Aralarren ardoa zerbitzatuko da.
  • Iratzarrik egun guztian zehar edariak zerbitzatzeko barra izango du.

Bazkarian izena emateko Iruñako egoitzatik (Aduanaren txokoa 16-1 8) pasa behar da edo ondorengo telefonora deitu: 948 20 63 62.