Iratzarri Bizkaia


AHT gelditu! Manifestazioa Durangon
Octubre 17, 2007, 4:05 pm
Archivado en: Ekimenak, Mobilizazioak

AHT GELDITU! elkarlanak manifestazioa deitu du, zapatu honetarako, Durangon AHTren proiektua alde batera utzi dadila eskatzeko.

Urriaren 20an, zapatua, 19:00etan Durangoko Santa Ana plazatik abiaturik.


12 comentarios por mucho
Deja un comentario

AHT-aren aurka zaudetela diozue. Norbaitek argi diezadake zein den NaBaik aht-aren inguruan duen eritzia!!
Eskerrikasko
AHT-ez!!

Comentario por unai Octubre 18, 2007 @ 2:01 pm

Nafarroa Bain bakotzak bere eritzia dauka. Ezaguna da EAJk eta EAk aldeko jarrerea dauketela eta hoiek koaliziñoan parte erdia kasi dire. Aralarrek aurkako posturea du, argi ta garbi erakutsi dau behin baino gehiagotan, horren inguruen kanpaina nazional bategaz ibili zan ere.

Comentario por oiarzabal Octubre 19, 2007 @ 9:01 am

Beno, interneteko web orrialdee guztietatik erreguka ibili ordez, zure duda existentziala konpontzea posible da.
Nafarroa Bairen web orrialdeko “kontaktuak” atalean sartzea bezain gauza erreza da.

Gure egoitzaren helbidea:
Gaztelu Enparantza 32, 1. ezker
31001, Iruñea
tel.: 948 20 30 33
fax.: 948 20 30 34

Gure posta elektronikoa:
nafarroabai@nafarroabai.net

et, voila! Beraiei galdetu.
Eta ez “diogu” AHTren aurka gaudela. AHTren aurka gaude, argi.

Comentario por sertutxa Octubre 19, 2007 @ 11:20 am

Beraz zuetako inor ez da kapaz benetako postura zein den esplikatzeko!! NaBairen orrian sartzea eta zuenean sartzea berdina izan beharko zen, ala zuek ez dituzue NaBairen ideiak defenditzen!! Pixka bat pototxoa da zuena, leku bakoitzean konsigna bat, kontraesan itzela!!! Abrilek ze erantzungo lidake IU-rekin dagoenean erabiltzen duen aurpegiarekin???

Comentario por unai Octubre 22, 2007 @ 12:26 pm

Ez erratu, hau ez da Nabairen web orrialdea, hau Nafarroan Nabai hautes-koalizioa osatzen duen alderdi baten gazterien Bizkaiako web orrialdea da.

Ez dugu toki bakoitzean kontsigna bat. Goitik esan dizuten bezala, aralarrek bere egunean Hego Euskal Herri guztian AHTren aurkako kanpaina kaleratu zuen. Aralarren postura argi dago. Zer lortu nahi duzu? Jendea nahastea? intoxikatzen ibiltzea? Mugimendu sozial konkretu bat dela AHT gelditzearen aldeko bakarra azaltzea eta besteok Euskal Herria eta lurra saldu baizik ez dutela egiten esaten ibiltzea? Zorionak.

Nabain badaude AHTren alde eta AHTren aurka dauden alderdiak. Ez duzu Amerika deskubritu. Euren postura zehatza jakin nahi duzula? Oso erreza da, beraiei galdetu diezaiokezu, edo euren 2007ko programa begiratu (42. orrian bertan. Nahiko argi uzten du AHT ez dela Nabairen apustua) Ez dakit benetan nahi izango duzun, agian nahiagoko duzu hortik ahokadaka ibiltzea galdera bera behin ta berriz airera botatzen horrekin jendearen ikuspegi politikoa aldatuko duzula pentsatuz.

Comentario por sertutxa Octubre 24, 2007 @ 5:42 pm

iepa! bueno zorionak, ematen duelako behingoz martxa hartzea lortu duzuela.

Beno espero dut aurrerantzean hortik gehiago ikusiko garela… Proiektu interesgarria da hau, nik helburu batera iristeko hainbeste bideen artean posible baten modura ulertzen dut,(ilusioak pizten dituena) oraindik garatzeko ta errotzeko dagoena. Tristetuko ninduke Aralar jasotzen ari den pragmatizazioa zuengana zabaltzea.

zuhur jokatu.
eutsi!

KonTxO

Comentario por kontxo Noviembre 8, 2007 @ 10:40 pm

Portzierto Aralarrek dino ez dituela AHT-ren aurkako sabotaiarik babestuko… Hori argitu beharrekoa da, izan ere, sabotaiak desobedientzia zibil ez biolentotzat ditut nik, Itoiz-eko kable ebaketen modukoak ulertuta.

Hau dinot zeren eta prentsa ohar bat kaleratzea, manifa batekin bat egitea hau eta bestea esatea… ez da aski…

Comentario por kontxo Noviembre 8, 2007 @ 10:47 pm

Baliteke bere momentuan Ibarretxeri berea eskatzea aski eta soberan izan zitekeela. Baina momentu hartan, AHT, presoak, Balza, neoliberalismoa eta batek daki beste zenbait gauza zokoratu ziren. Ez dut nik behintzat hain erraz ahantziko, aukera garbi eta bakarra izan zen hura eta muxutruk utzi zitzaion Ibarretxeri boterean jarraitzen. Orain? Ba, kostako zaigu.

Desobedientzai baketsua litzateke makinen bidean jartzea. Horretan, desobeditzen ari denak arriskatzen du bizitza bere protesta erakusteko. Makinak erretzeak ez die besteei propaganda emat eta AHTaren aurka daudenak zatitzen. Bueno, eta AHT “beste modura ezin izanda” beste erreklamazio batzukin lotzeak ere bai.

Herria beharrezkoa ez den azpiegitura hau geldiarazi dezaten mobilizatzea izango litzateke onena. Baina, jakina, kontu nazionala eta beste ez dakit zenbat gauza egonda…

Comentario por AsierJ Noviembre 9, 2007 @ 1:47 pm

ya bai argi dago, baina eztabaida ukatzen dutenean, diru publikoa euren trenaren aldeko iragarkietan xahutzen dutenean…

adibide bat jartzeko, ekologistak martxanekoek, kuña bat egin zuten amalurra defendatzearen aldekoa Radio Euskadin emititu zezaten, iragarkien atalean (ordainduta noski), beno ba irratikoek ukatu zuten esparru hori komeertzialenzako zela argudiatuz…..

zer geratzen zaigu, ezin bagara behar bezala aditzera eman?
Nik berriz deritzot, badaudela sabotaia batzuk (eta ez erretzea halabeharrez), bideragarriak direla…

zeren eta ez zait argi geratzen zuentzako, traktorea pintatzea, gogorregiko pankartari pintura jaurtitzea, edo traktoreen sarraila silikonaz betetzea bortitza denentz.

Eta hori mesedez argi diezadazuen eskatzen dut, (iritzi bateraturik baldin baduzue behintzat).

beno besterik gabe

Comentario por kontxo Noviembre 14, 2007 @ 11:53 pm

Itoizko kableak moztu eta gero ekintzaileak bertan geratu ziren. Euren atxilotzea aurrikusten zuten eta prest zeuden horri aurre egiteko ederto zekitelako era horretan euren mezua interferentzia barik helduko zitzaiola gizarteari. Hala ere, agintariak ahalegindu ziren manipulatzen eta solidarioak kale borrokarekin eta abarrekin lotzen.
Berba batean: desobedientzia zibila egiten duzun ekintza baino gehiago da. Ez duzu ihes egin behar, publikoki argudiatu behar duzu egin duzuna, kontestu oso bat eraiki behar da. Hori, jakina, ez da batere erraza (2007an 1996an baino zailagoa), baina beste barik tresneria pinturaz zikintzeak eta hanka egiteak ez du ezertan ere aldatuko gizartearen joera.

Comentario por manu Noviembre 24, 2007 @ 6:51 pm

Ahaztu zait: ez naiz ez gaztea ez Aralarrekoa baina AHTren aurkako borroka interesatzen zait.

Comentario por manu Noviembre 24, 2007 @ 6:54 pm

aupa manu;
esaten duzunaren lehen atalarekin bat nator (hobe geratzea baina tira,egoeraren arabera batzutan hanka ein behar da.)

azken atalarekin ez ordea, pintada batzuk erakusten dutelako behintzat aurkako mugimendu, txikia bada ere… eta hori gaur egungo gizarte indibidualistarako asko da. Arrazoi duzu, joera ez da aldatuko ez behintzat berehala, baina ekintza horrek ez du joera aldatzea bilatzen,imaginatu inork inolako kontrako jarrerarik azalduko ez balu.

Gainera nire ustez neurriz egindako salaketa ekintza da, guk ez diogu inori mehatxurik egiten, ez eta askatasuna kentzen dizun kartzela zigorrik ezarri, ez eta diru kantitate handidun izunak inori kobratu, ez eta komunikabide publikoak norberaganatu.

barkau akatsak, baina ti.ta batean idatzi dot.
animo!
imaginatzen dut blog honetan egoteko iratzarrikoa ez bazara, behintzat interesa adierazten duzula, ez al dizu irribarretxo bat eragiten horma triste batean Iratzarri! edo AHT EZ! aldeko lelo bat irakurtzeak?ez du gizartea aldatuko baina irribarretxo bat eragingo diozu norbaiti.

Comentario por kontxo Noviembre 30, 2007 @ 9:45 pm



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>