Iratzarri Bizkaia


Etxebizitza eskubidearen aldeko Bilboko gazte mugimenduaren konzentrazioa (2008-01-24)
Enero 29, 2008, 4:01 pm
Archivado en: Ekimenak, Etxebizitza gazteontzat, Mobilizazioak



Neoliberalismoaren kontra - manifestazioaren argazkiak
Enero 27, 2008, 8:51 pm
Archivado en: Ekimenak, Mobilizazioak
2223315423_ae0ca9dbb6_m.jpg
2223319657_54def3ac7b_m.jpg


Neoliberalismoaren aurka…¡Otro mundo es posible!
Enero 24, 2008, 8:41 am
Archivado en: Agenda, Mobilizazioak

Iratzarrik bat egiten du beste mundu baten aldeko Euskal Herriko gizarte foroaren ekimenekin, Urtarrilak 21-27 artean ospatuko direnak, bereziki:

Urtarrilak 24:

18:30etan Etxebizitza guztiontzat! Etxebizitza eskubidearen aldeko erakusketa eta kontzentrazioa Plaza Biribilean.
Antolatzailea Bilboko gazte mugimendua: EGK, Gazte Komunistak, Segi, BOM, Iratzarri, Gazte Komunisten Batasuna, Plataforma Vivienda Digna, Ikasle Abertzaleak eta Eraldatu-Frente de Estudiantes.

Urtarrilak 26:

MANIFESTAZIOA: Neoliberalismoaren aurka ¡Otro mundo es posible! 17:30etan Arriaga Plazatik abiatuta.

bestemundu.jpg


Txikizioaren aurka desobedientzia zibila
Enero 19, 2008, 4:58 pm
Archivado en: Agenda, Aralar, Ekimenak, Mobilizazioak

durangoahtmini.jpgIratzarri eta Aralarrek bat egiten dute, Urtarrilak 22, 10:30ean, Durangoko epaitegiaren aurrean egingo den kontzentrazioarekin, “Txikizioaren aurka desobedientzia zibila” leloarekin, David Maeztu eta Gontzal Uriarteri elkartasuna adierazteko. Biak epaitu egingo dituzte AHTren kontra desobedientzia zibila praktikatzeagatik trenbidera kateatuz.



Feminismoaren inguruko eztabaida Bilbon
Enero 9, 2008, 5:09 pm
Archivado en: Agenda, Aralar, Ekimenak, Iratzarri

kartelfeminismotxiki2.jpgIratzarri eta Aralarrek eztabaida irekia antolatzen dute “zer da feminismoa” lemapean datorren urtarrilaren 24rako, osteguna, Aralarren Bilboko egoitzan duela hilabete batzuk daramaten “eztabaida sozialen zikloa”ren barnean. Eztabaida parte-hartzailea izango da eta batez ere aralar eta iratzarriko ekintzaileei zuzendurik egongo da, nahiz eta jendearen partehartzera zabalik dagoen. Azu Serrano aralarkideak eta Leire Martinez iratzarriko ekintzaileak gidatuko dute eztabaida, feminismoaren inguruko gorabeherak, erronkak eta eginbeharrak landuz.

Noiz: Urtarrilak 24, osteguna 20:00etan.
Non: Aretxabaleta 4, 1. solairua. Indautxu Plaza, Bilbo.



Iratzarrik bat egiten du ELAk deitutako tortura eta inkomunikazioaren aurkako konzentrazioarekin
Enero 9, 2008, 12:29 pm
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Mobilizazioak

Politika honen aurkako jarrera azaltzeko eta, bide batez, giza eskubideen alde berresteko, ELAk elkarretaratze bat egingo du datorren ostegunean, urtarrilak 10, Bilboko Moyua enparabtzan, eguerdiko 12:00tatik aurrera. Iratzarrik bat egiten du ekimenarekin



Durangoko iratzarrik orrialdea estreinatzen du
Enero 8, 2008, 5:47 pm
Archivado en: Iratzarri

durango2.jpg

Durangoko iratzarriren asanbladak orrialdea estreinatu berri du herriko eta inguruko gazteei bere jardueren berri emateko. Orain gutxi sortua izan den asanblada izan arren, Durangoko gazteria zibil independentistak indartsu eman ditu bere lehen pausuak. Iratzarriren neguko kanpaina nazionalaz gain, AHTren kontrako eskualdeko kanpaina hasiko dute hurrengo egunotan Durangaldean.
AHTren gaiaren harira, Iratzarri gazte erakundeak lehen mailako auzitzat hartzea erabaki du hau, horregaitik, Durangoko asanbladak hasiko duen kanpaina Hego Euskal Herri guztira zabaltzen hasiko da laister.+ Durangoko iratzarri