Iratzarri Bizkaia


Feminismoaren inguruko eztabaida Bilbon
Enero 9, 2008, 5:09 pm
Archivado en: Agenda, Aralar, Ekimenak, Iratzarri

kartelfeminismotxiki2.jpgIratzarri eta Aralarrek eztabaida irekia antolatzen dute “zer da feminismoa” lemapean datorren urtarrilaren 24rako, osteguna, Aralarren Bilboko egoitzan duela hilabete batzuk daramaten “eztabaida sozialen zikloa”ren barnean. Eztabaida parte-hartzailea izango da eta batez ere aralar eta iratzarriko ekintzaileei zuzendurik egongo da, nahiz eta jendearen partehartzera zabalik dagoen. Azu Serrano aralarkideak eta Leire Martinez iratzarriko ekintzaileak gidatuko dute eztabaida, feminismoaren inguruko gorabeherak, erronkak eta eginbeharrak landuz.

Noiz: Urtarrilak 24, osteguna 20:00etan.
Non: Aretxabaleta 4, 1. solairua. Indautxu Plaza, Bilbo.



Iratzarrik bat egiten du ELAk deitutako tortura eta inkomunikazioaren aurkako konzentrazioarekin
Enero 9, 2008, 12:29 pm
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Mobilizazioak

Politika honen aurkako jarrera azaltzeko eta, bide batez, giza eskubideen alde berresteko, ELAk elkarretaratze bat egingo du datorren ostegunean, urtarrilak 10, Bilboko Moyua enparabtzan, eguerdiko 12:00tatik aurrera. Iratzarrik bat egiten du ekimenarekin