Archivado en: Iratzarri
Utzi Espainia seduzitzeari!


Bizkaiko Iratzarrik Bilboko alde zaharrean kokaturik dagoen Zazpi Katu Gaztetxean ertzainek eta udaltzainek egindako desalojoa salatzen du. Otsailaren 23an, larunbatean 20.00tan manifestazioa izango da Plaza Biribilatik hasita eta iratzarrik dei egiten du bertan parte hartzera. Bestalde, erakundeak Bilboko okupazio mugimendua zoriondu nahi du gune askeak eraikitzen egiten duen lan oparoarengatik.
Pasa den otsailaren 17an, domeka goizaldean dozenaka lagun bildu ziren Bilboko Moyua enparantzan dagoen Espainiar gobernu zentralaren ordezkaritza aurrean Euskal Herrian gero eta gehiago alde bietatik ematen ari den “gerra estrategia” salatzeko eta pertsona eta talde “guztientzako eskubide guztiak” defendatzeko. Aralarrek bide politiko soilen aldeko apustua egin zuen “normalizazio politikoan aurrera egiteko bide bakarra” delako.Bizkaiko Aralarrek konbokaturik otsailaren 17an, igandea elkarretaratzea ospatuko da Bilbon “Bide politiko eta eskubide guztien alde”. Hitzordua 12:00etan izango da Moyua plazan.
Convocada por Aralar Bizkaia se celebrará este domingo día 17 una concentración en Bilbao “en favor de las vias politicas y por todos los derechos”. La cita será a las 12:00 en la plaza Moyua.
+info: www.aralarbilbao.net
Otsailaren 16an, larunbatean, goizez, Iratzarriko ekintzaileek agerraldia egingo dute Indautxu plazan eskubide guztien defentsan eta Euskal Herria jasaten ari den erasoen aurrean “aurpegia emateko”.
2008ko otsailak 14, ostegunean 19:00etan “Gazteriaren etorkizuna… Konponbiderako proposamenak” izeneko eztabaida parte hartzaile eta irekia ospatuko dute Iratzarrik eta Aralarrek, Galdakaon.
Hitzordua, 19:00etan Torrezabalgo kultur etxeko 2. gelan (plaza gorrian). Anima zaitez eta jarri zure ahotsa!
El próximo jueves 14 de febrero a las 19:00h Iratzarri y Aralar convocan un debate participativo y abierto con el lema “Gazteriaren etorkizuna… konponbiderako proposamenak” en Galdakao.
La cita a las 19:00 en la sala 2 de Torrezabal kultur etxea (plaza roja) ¡Ánimate y exprésate!
Bizkaiko Iratzarrik konzentrazioa deitu du heldu den zapaturako, otsailak 16, Eusko jaurlaritzak Bilboko kale nagusiaren 85.zenbakian duen egoitza nagusiaren aurrean.
Mobilizazioa “Txikizio desarrollista gelditu AHTrik EZ! alternatiba dagoelako tren sozialari bai” lemapean burutuko da arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Iratzarrik, hala, eusko jaurlaritzaren jarrera salatu, eta inposizio eta txikizioaren adibide garbia den AHTren aurka indarrak bildu nahi ditu, herritarrek behar duten trenbide sare sozial eta ekologikoaren aldeko apustua eginez.
Gazte erakundeak argitu duenez, gainera, obrak Bizkaian martxoan hasteko intentzioa dagoela ikusirik trenaren kontrako jarrera indartu eta mobilizazio eta ekintza gehiago antolatuko ditu hurrengo hilabeteetan, erresistentzia indartu asmoz.