Iratzarri Bizkaia


Bilbon egin da hauteskundeetako Bizkaiko gazteen ekimen zentrala
Marzo 3, 2008, 10:34 am
Archivado en: Aralar, Ekimenak, Hauteskundeak, Iratzarri

bilbo3.jpgMartxoaren 1ean, larunbat arratsaldean, Iratzarri gazte erakundeko kideek propaganda banaketa egin zuten Bilboko Areatza plazan. Aralarren Bizkaiko kongresurako zerrendaburu Azu Serrano eta diputatugai izateko Aralarren zerrendako 4. eta 5. tokiak betetzen dituzten Leire Martinez eta Asier Jaio gazteak izan ziren banaketan. Hoiekin batera senaturako hautagai Bego Campo eta Fabio Gonzalez iratzarrikidea egon ziren herritarrei Aralarren proposamenak zeintzuk diren argitzen. Ezker zibil eta zabaleko gazteek Aralarrentzako botoa eskatuz “Utzi Espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea” kanpainako milaka eskuorri banatu zituzten, eta jaima eta mahai bat paratu zituzten gazte erakundearen materialarekin (Pegatinak, ekintzaile aldizkaria, propaganda, txapak, etab.), musikaz lagundurik. Banaketa burutzen zuten bitartean, tabloi batean graffiti bat burutu zuen gazte baten laguntza izan zuten ere.


No hay comentarios por mucho
Deja un comentario



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>