Iratzarri Bizkaia


Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina aurkeztu zuten larunbatean Bilbon.
Abril 1, 2008, 12:26 pm
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Etxebizitza gazteontzat, Kanpainak

etxebizitza1.jpg

Etxebitza Gazteontzat plataformak prentsa aurrean aurkezpena egin zuen larunbatean Bilboko udaletxea parean, hurrengo hilabetean garatuko duen kanpaina aurkezteko.

Etxebizitzaren eskubidearen ukazioa gehienok jasaten dugun errealitate bat da, eta konkretuago eta era bortitzago batean gazteok. Hori dela eta, azken hilabeteetan Bilboko Gazte Mugimenduko eragile desberdinen artean (hasiera batean Gazte Komunistak, Bilboko Okupazio Mugimendua, Euskadiko Gazte Kontseilua, Segi, Eraldatu ikasle sindikatua, Ikasle Abertzaleak, Iratzarri, Euskal Herriko Gazte Komunistak eta Plataforma por una Vivienda Digna) elkarlan bat abiarazi dugu, Azaroan burutu genituen topaketak lehen urratsa izan zirelarik. Topaketa hauetan ondorio desberdinak atera genituen, garrantzitsuenak hauek zirelarik:


* Etxebizitza eskubidea ukatua daukagu gaur egun
* Ukazioaren arrazoi nagusia etxebizitza jasaten ari den merkantilizazioa da
* Horren atzean erantzule nagusi batzuk daude: banketxeak, promotorak, inmobiliariak, konstruktorak eta hauek defendatzen dituzten politikak.
* Gaur egun administrazio publikotik abiarazten diren politika desberdinek ez diote arazoari irtenbide errealik planteatzen.
* Gazteok gure arazoei aurre egin behar diegu eta ez dugu itxaron behar inork dagokiguna eman arte, guk geuk eskuratu behar dugu, eta horretarako antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa da.

Topaketen ostean beraz, gure artean antolatzeari ekin diogu, eta horri begira, ikusita Bilbon auzo desberdinetan eta eragile desberdinek beraien borroka eta dinamika propioak dituztela, uste dugu Bilbo mailan behar duguna ez dela beste eragile bat sortzea, baizik eta jada martxan dagoena elkar-osagarria egingo duen espazio bat irekitzea borroka guzti hauek mugimendu bakar bat osatzen dutela irudikatuko duena eta horrekin batera jende guztiari mugimenduan parte-hartzea ahalbideratuko duena (era guztietan).

Horretarako bi tresna nagusi planteatzen ditugu:

* Irudia. Mugimendua bat dela irudikatzeko ikonoa edo izango litzateke, mundu guztiak etxebizitzaren aldeko borrokarekin identifikatuko lukeena.
* Edukia. Nahiz eta mugimenduak izaera zabala duen, oinarrizko eduki ideologiko batzuk izan behar ditu, eta hori da hau, irudiaren atzean dauden ideiak. Zentzu praktiko bat izan behar dute, hau da, idei orokor eta abstraktuetatik, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurri praktiko eta zehatzak izango dira.

Datozen egunetan ZEUK DAUKAZU HITZA kanpaina deitu duguna abiarazteko asmoa daukagu. Kanpaina honen helburua lehen aipaturiko mugimenduaren edukiak osatzea da, eta horretarako prozesu partehartzaile bat irekiko dugu, gazte guztiek parte hartu behar dugulako horren sorkuntzan.

Gazteen partehartze bermatzeko gure asmoa jendeak ekarpenak egiteko kutxak jartzea da, non jendeak bere aportazioa egingo duen. Honekin batera blog b tirekiko dugu kutxen funtzio berarekin eta baita jendeak eritziak botatzeko, galderak egiteko etab-erako foro batekin.

Kanpaina Martxoaren 29-an hasteko asmoa daukagu, eta Apirilaren 18an bukatzekoa. Bukarea bezala, kalejira, jolasak, ekitaldia eta kontzertu batzuk burutzeko asmoa daukagu.

Beraz, zuengana hurbiltzen gara bai kutxen kanpainan zuen inplikazioa eskatzeko, baina hortik haratago ere, orokorrean sortu nahi dugun etxebizitza mugimenduan ere partaide izan zaitezten. Zuen inplikazio maila zuen esku dago: kutxak jartzea, mobilizazioetan parte hartzea, asteroko bileretara etortzea… guk mugimendua zentzurik zabalenean ulertzen dugu. Inporta duena da guztion artean bakoitzak bere harritxoa jarriz gure eskubideen gauzapena lortzea.


No hay comentarios por mucho
Deja un comentario



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>