Japonian, militarki eta ekonomikoki boteretsuenak diren 8 herrialdeetako agintariak, AEBk zuzenduta, ingurumena, gerra, inmigrazioa edota ondasunaren mundu mailako banaketaren inguruan erabakiak hartzen ahaleginduko dira. Krisi ekonomikoa eta gosete gorrietan blai gaudenean, munduko estratu herrikoien kontrako erreforma neoliberalezko erasoaldi berria prestatzen dabiltza euren politikei beste buelta bat emateko: errepresioarena, esplotazioarena, lortutako eskubideen urraketarena, gosea eta gerraren sekularizazioa euren nagusitasuna eta transnazionalen mozkin amaigabearena.
Honen guztiaren aurrean, barrikadaren kontrako aldean, bestelako mundu baten alde borrokatzen gabiltzanok, langileria, ikasleria, emakumeok, gazteok, etorkinok, esplotazioa eta diskriminazioa pairatzen dugunok gaude.
Inposaketa inperialisten kontrako borroka ez da borroka abstraktua, ikasleen Bolognaren kontrako borroka da; gazteon etxebizitzaren aldekoa da; soldatapeko langileen Osasunaren pribatizazioaren kontrakoa da; pobreziaren gorakadaren kontrakoa; bizitzaren garestitzaearen kontrakoa; eredu energetikoa, garraioa eta azpegituren kontrakoa; gure nortasuna eta kulturaren onarpen ezaren kontrakoa; arrazakeria, errepresioa eta faxismoaren garaperenaren kontrakoa; euren subiranotasuna gauzatzeagatik blokeoa, gerra eta eskuhartzea pairatzen duten herrien borroka da!!
Uztailaren 5ean MANIFESTAZIOA Bilboko Arriagatik 20:00etan!
Euskal Herriak G8ri ez!
Aún no hay comentarios por mucho
Deja un comentario
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>


