Hondartzetara eraman ditu iratzarrik bere aldarrikapenak
.jpg)

Bizkaiko hondartzetara eraman ditu Iratzarri gazte erakundeak mezu sozial eta nazionalak asteotan. Independentzia eta sozialismoa aldarrikatzen zutenak, langileon Europaren defentsan eta 65 orduen direktibaren aurkakoak, emakumeen borrokaren aldekoak edo euskararen ofizialtasunaren aldekoak eta homofobiaren kontrakoak izan dira gazte erakundeak egindako pintaketen mezu nagusiak. Argazkian Gorlizeko eta Arrigunagako (Getxo) hondartzetako argazkiak. Durangon eta Bizkaiko beste herri batzuetan ere egon dira pintaketak [1] [2]
1 comentario


