Iratzarri Bizkaia


Iratzarri erakundeak aldarrikapena eta festa uztartu ditu Bilboko Aste Nagusian
Agosto 18, 2008, 5:45 pm
Archivado en: Ekimenak, Kanpainak

Iratzarri erakundeak gogor hasi ditu Bilboko aste nagusiko jaiak. Iratzarrikideek zenbait aldarrikapenekin (feminista, gay-les borroka, independentzia eta sozialismoaren, euskararen defentsan, AHTren aurka…) pankarta ugari jarri zituzten jai-gune ezberdinetan zehar. Horrez gain jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko kanpaina ere zabaldu zuten hiri guztian zehar. Bilboko Aralarrek ere dinamika bera jarraitu zuen.

Jaietan eraso matxista, homofobo edo arrazistei KAÑA!



Iratzarrik kanpaina prestatu du Bilboko aste nagusiko jaietarako
Agosto 16, 2008, 7:21 am
Archivado en: Agenda, Aralar, Ekimenak, Kanpainak

Bilboko Iratzarri erakundearen asanbladak kanpaina prestatu du aste nagusiko jaietarako. “Jai herrikoi eta partehartzaileak, bilbo hiritarrona” lemapean. Jaiak irauten duen 9 egunetan hirian zehar aldarrikapen ezberdinak zabaldu nahi ditu Aralarren gazte erreferenteak, aldarrikapenak eta festak behar duten tokia izan dezaten. Gainera, kanpainaren materiala gune ezberdinetan herritarrentzat eskuragarri izango dela adierazi dute asanbladatik. Bestalde Bilboko aralarrek eta hiriko Iratzarrik Pagasarri aldizkariaren ale berezi bat prestatu dute festetarako. Azkenik, Iratzarri erakundeko ekintzaileak Bilbon bilduko dira abuztuaren 16an, erakundeak hilabetero egiten duen hegoaldeko koordinakundea ospatzeko.



Oiaga ez ikutu!
Agosto 12, 2008, 4:41 pm
Archivado en: Agenda, Ekologia, Mobilizazioak

Bizkaiko Iratzarrik bat egiten du Bakioko ingurumenaren aldeko manifestazioarekin.

Bakioko babestutako gune naturalean milaka etxebizitza eta golf zelaiak egingo dituen Udal proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu du oiaga ez ikutu herri plataformak, datorren abuztuaren 16rako, zapatua, 12:00etan Bakioko Frontoitik abiatuta. Iratzarri gazte erakundeak babesa erakutsi dio manifestazio honi eta dei egin nahi die gazteriari eta euskal jendarteari oro har bertan parte hartu dezan. Kapitalismoaren mehatsuen aurrean Euskal Herriko gure gune naturalak defenda ditzagun!