Iratzarri Bizkaia


Palestinarekin elkartasuna
Enero 9, 2009, 9:29 pm
Archivado en: Agenda, Ekimenak, Iratzarri

bilbo_palestina

PALESTINARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO MANIFESTAZIOA

Euskal Herriko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformak manifestazioa deitu du iganderako, 2009ko urtarrilaren 11a. Manifestazioa 12:00tan izango da, eta Bilboko Arriaga Antzokitik habiatuko da.

Manifestazio honekin Plataformak Israel Gazan egiten ari den sarraski basatia salatu nahi du, eta, era berean, gure elkartasuna adierazi Palestinako herriari.

Urtarrilaren 11an Gazako egoera salatu asmoz manifestazio ugari daude deituta mundu zabalean, eta Bilbokoarekin ekimen horiekin bat egin nahi dugu. Izan ere, ezinbestekoa da Gazako sarraskia gelditzea eta Palestinako herriak askatasuna lortzeko duen eskubidea onartzea. Gainera, munduko agintari eta gobernu ezberdinei sarraski hau gelditzeko duten guztia egitea exigitzen diegu.

Itxaroten zaituztegu, ezin dugu onartu Israel Gazan egiten ari den sarraskia. Guztion mobilizazioa ezinbestekoa da.

Manifestazioa Igandea, Urtarrilak 11a. Domingo, 11 de enero. Arriaga Plazan, 12.00etan

Informazio gehiago/Más información