Iratzarri Bizkaia


Josu Muguruza, 20. urteurrena
Noviembre 18, 2009, 8:12 pm
Archivado en: Iratzarri | Etiquetas: , ,



Makala gaztetxea, desalojorik ez!
Noviembre 10, 2009, 11:02 am
Archivado en: Iratzarri | Etiquetas: , ,

Barakaldoko Aralarrek eta Iratzarrik gaztetxeek jasaten duten kriminalizazioa salatu dute

Alderdi abertzaleak eta bere gazte erreferenteak PSOEren udal gobernuari exijitu dio Makala gaztetxearen eta hiri eredu elitistaren aurrean antolatzen diren alternatiben aurkako jazarpen kanpaina geldi dezala.

Makala Gaztetxea

Tontxu Rodriguezek (PSOE) gidatzen duen udalak Makala gaztetxeari gutunaz helarazi dion desalojo mehatxuaren aurrean, Aralar eta Iratzarritik ondoko hau adierazi nahi dugu:

- San Bizente auzoan kokatuta dagoen Makala gaztetxea, gure udalerriko gazte zein elkarteentzako gune irekia eta erreferentziala da. Aisiarako topalekua, non 2007ko irailetik aurrera parte-hartzean eta autogestioan oinarrituriko aktibitate eta proiektu ugari garatu diren.

- Barakaldoko gazteriak, inposatzen diguten hiri eredu elitista eta gero eta oldarkorragoaren aurrean, alternatibak galdegiten ditu. Auzoen beharrekiko atentzio ezak, espekulazio urbanistikoak, gure gune naturalen suntsiketak, lan prekarietateak edota funtsezko gizarte-zerbitzuen murrizketak osatzen dute eskema honen muina. Gazteok Udalari eskatzen diogu etxebizitzaren arazo larria konpon dezala eta hiri eredu justu eta solidarioagoa defendatzen dutenak jazartzeari utz diezaiola.

- Gaztetxeek jasan behar izaten duten kriminalizazioa salatu nahi dugu, eta gure elkartasuna adierazi Barakaldoko Udalaren partetik benetako jazarpen kanpaina, bukatu behar duena, sufritzen ari diren gazte guztiei.



Azaroak 9
Noviembre 4, 2009, 10:51 pm
Archivado en: Iratzarri | Etiquetas: , , ,

Faxismo, sexismo, diskriminazio eta arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna

Heterofaxismoaren aurka

Kontzentrazioa
Azaroak 9
19:30etan, Arriagan
Bilbo