Iratzarri Bizkaia


Iratzarrik EHUren Bizkaiko Kanpuseko Zuzenbide Fakultatean klaseak eten izana salatu du
marzo 1, 2011, 4:45 pm
Archivado en: Iratzarri

Bizkaiko Iratzarrik salatu nahi izan du Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean azterketa garaian egindako obrengatik klaseak berriro hasteko ezintasuna.

Eraikinaren egoera tamalgarria eta arriskutsua bazen ere, unibertsitateko agintariek hiru egunez klaseekin jarraitzea erabaki zuten, badaezpadazko esekipena erabaki beharrean.

Gazte erakundearen iritziz, aurreikuspen falta nabarmena egon da unibertsitateko agintarien aldetik, honek ekarri duelarik klaseak hasteko orduan eraikina egoera egokian ez egotea eta klaseak bi astez bertan behera utzi behar izatea, honek ikasleentzat dakartzan eragozpenekin.

Horregatik, erakunde independentistak salatu nahi izan du ikasleen segurtasunarekin jolasean aritzea eta ikasleentzat ikasteko baldintza duinak aldarrikatu ditu.




Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.