Iratzarri Bizkaia


Gaztetxeak aurrera!
Marzo 12, 2009, 3:15 pm
Archivado en: Berriak, Mobilizazioak

7-katu

Iratzarri gazte erkundeak gogor salatu nahi du Ertzaintzak egindako desalojoa 7 Katu gaztetxearen aurka eta berriro ere okupazioaren despenalizazioa exijitzen du. Iratzarrik elkartasuna erakutsi nahi dio Bilboko Okupazio Mugimenduari eta burutuko diren mobilizazioekin bat egiten du.



Ekitaldi irekia
Enero 20, 2009, 3:25 pm
Archivado en: Agenda, Aralar, Berriak, Iratzarri


Mugimendu sozialak eta politkoak
Elkarlanerako proposamenak
Propuestas para la transformación

Eztabaida irekia Debate abierto

Dinamizatzen du: Iosu Murgiak (Aralarreko ordezkaria BBNNetan / Juntero de Aralar por Bizkaia)

Urtarrilak 22, osteguna, 19:30etan
La Bolsa aretoan
Pilota kalea, 10 (Bilbo)



Iratzarriren I. kongresurako asanblada
Septiembre 24, 2008, 12:05 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Iratzarri | Etiquetas:

http://arabakoiratzarri.files.wordpress.com/2008/09/logopqb.jpg?w=283&h=249

Hurrengo irailaren 27an, larunbatean, Bilbon izango da Iratzarriren 1. Kongresuaren inguruko gazte asanblada. Bertan informazioa eta materiala luzatuko da. Zure parte hartzea ezinbestekoa da oraingo honetan!

Bilera Bilboko egoitzan egingo dugu (Aretxabaleta 4, 1er piso) arratsaldeko 17:00etan, larunbatean. Hator!

El próximo 27 de septiembre, sábado, en Bilbo tendrá lugar una Gazte asanblada sobre el 1er Congreso de Iratzarri. Allí difundiremos información y materiales. ¡Tu participación es necesaria!

La reunión será en la sede de Bilbo (Aretxabaleta 4) a las 17:00 de la tarde del sábado. ¡Acude!



Hondartzetara eraman ditu iratzarrik bere aldarrikapenak
Julio 28, 2008, 11:57 am
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Iratzarri

Bizkaiko hondartzetara eraman ditu Iratzarri gazte erakundeak mezu sozial eta nazionalak asteotan. Independentzia eta sozialismoa aldarrikatzen zutenak, langileon Europaren defentsan eta 65 orduen direktibaren aurkakoak, emakumeen borrokaren aldekoak edo euskararen ofizialtasunaren aldekoak eta homofobiaren kontrakoak izan dira gazte erakundeak egindako pintaketen mezu nagusiak. Argazkian Gorlizeko eta Arrigunagako (Getxo) hondartzetako argazkiak. Durangon eta Bizkaiko beste herri batzuetan ere egon dira pintaketak [1] [2]



Bilboko Aralar eta Iratzarrik udaletxeari eskatu diote “etxebizitzaren arazo larria konpontzeko eta “beren eskubidea gauzatzen dutenak jazartzeari uzteko”.
Abril 16, 2008, 9:08 am
Archivado en: Aralar, Berriak, Etxebizitza gazteontzat, Oharrak

Alderdi abertzaleak eta bere gazte erreferenteak gaztetxeek eta oro har, auzoak baztertzen dituen eta hiri elitista eraikitzen duen modeloaren kontra antolatzen diren alternatibek jasaten duten jazarpena salatu dute.

Alde zaharreko gaztetxe 7 katu eta Erriberako etxe okupatuaren desalojoen harira, eta Olabeagako gaztetxeak daukan arriskuaren aurrean, Bilboko Aralarrek eta Iratzarrik zera adierazi nahi dute:

  • Kasu guztietan aipagarri da gune okupatu hauek auzoetan duten babes eta integrazio maila. Are gehiago, eraikinak berrituak, margoztuak eta garbituak izan dira, jasaten zuten utzikeriaren aurrean. Gaztetxeen kasuan, erreferentziazko gune irekiak ziren gazte eta antolakunde zein auzo elkarteentzako, hauek erreflexiorako toki bezala eta auzokideentzako baliagarri ziren ekimenak bultzatzeko.
  • Azkuna jaunak (PNV) gidatutako udala ez dela ari bakarrik hiria auzoak ahazten dituen modelo elitista batera eramaten ari, indar polizialaz bere irizpidea jarraitzen ez duten alternatiba guztien kontra jotzen duela baizik. Adibideak San Frantzisko auzoko Gran Hermanotik doaz, desalojoetatik pasaz eta ihauterietan zein Aste Nagusian konpartsek jasaten duten jazarpeneraino doaz. Galdetzekoa da PNVren gobernukide den EB zein paper ari den jokatzen desalojoen prozesu guzti honen inguruan.

  • Bilboko gazteriak etxebizitzarako eskubidea dauka, eta udala hori bermatzeko bere esku daukan guztia egiteaz arduratu ordez, bere esfortzu guztiak espekulazio urbanistikoan, Deustoko kanala kasu, eta euren eskubideak aldarrikatzen dituztenak era zatarrean desalojatzera bideratzen dituela dirudi. Bilbon 17.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta aldi berean milaka pertsonek ez dute etxebizitza baterako sarbiderik.
  • Babesa eta elkartasuna eskeini nahi diegu gaztetxeei eta etxebizitza ruin baten alde mugitzen diren gazte guztiei, beren mobilizazioekin egin nahi dugun bezala, eta era berean gure oposizioa erakutsi nahi diogu Bilboko Udalari, hauengana praktikatzen duen errepresio eta jazarpenagatik.

Bilboko aralar: www.aralarbilbao.net



Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina aurkeztu zuten larunbatean Bilbon.
Abril 1, 2008, 12:26 pm
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Etxebizitza gazteontzat, Kanpainak

etxebizitza1.jpg

Etxebitza Gazteontzat plataformak prentsa aurrean aurkezpena egin zuen larunbatean Bilboko udaletxea parean, hurrengo hilabetean garatuko duen kanpaina aurkezteko.

Etxebizitzaren eskubidearen ukazioa gehienok jasaten dugun errealitate bat da, eta konkretuago eta era bortitzago batean gazteok. Hori dela eta, azken hilabeteetan Bilboko Gazte Mugimenduko eragile desberdinen artean (hasiera batean Gazte Komunistak, Bilboko Okupazio Mugimendua, Euskadiko Gazte Kontseilua, Segi, Eraldatu ikasle sindikatua, Ikasle Abertzaleak, Iratzarri, Euskal Herriko Gazte Komunistak eta Plataforma por una Vivienda Digna) elkarlan bat abiarazi dugu, Azaroan burutu genituen topaketak lehen urratsa izan zirelarik. Topaketa hauetan ondorio desberdinak atera genituen, garrantzitsuenak hauek zirelarik:

(más…)



Zazpi katu bizirik!
Febrero 19, 2008, 2:16 pm
Archivado en: Berriak, Mobilizazioak

7katu.jpgBizkaiko Iratzarrik Bilboko alde zaharrean kokaturik dagoen Zazpi Katu Gaztetxean ertzainek eta udaltzainek egindako desalojoa salatzen du. Otsailaren 23an, larunbatean 20.00tan manifestazioa izango da Plaza Biribilatik hasita eta iratzarrik dei egiten du bertan parte hartzera. Bestalde, erakundeak Bilboko okupazio mugimendua zoriondu nahi du gune askeak eraikitzen egiten duen lan oparoarengatik.



Bide politiko eta eskubide guztien alde
Febrero 19, 2008, 2:02 pm
Archivado en: Aralar, Berriak, Mobilizazioak
aralarmoyuax.jpgPasa den otsailaren 17an, domeka goizaldean dozenaka lagun bildu ziren Bilboko Moyua enparantzan dagoen Espainiar gobernu zentralaren ordezkaritza aurrean Euskal Herrian gero eta gehiago alde bietatik ematen ari den “gerra estrategia” salatzeko eta pertsona eta talde “guztientzako eskubide guztiak” defendatzeko. Aralarrek bide politiko soilen aldeko apustua egin zuen “normalizazio politikoan aurrera egiteko bide bakarra” delako.


Iratzarrik bat egiten du ELAk deitutako tortura eta inkomunikazioaren aurkako konzentrazioarekin
Enero 9, 2008, 12:29 pm
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Mobilizazioak

Politika honen aurkako jarrera azaltzeko eta, bide batez, giza eskubideen alde berresteko, ELAk elkarretaratze bat egingo du datorren ostegunean, urtarrilak 10, Bilboko Moyua enparabtzan, eguerdiko 12:00tatik aurrera. Iratzarrik bat egiten du ekimenarekin



Aitor Zabaleta 9. Urteurrena. Omenaldi Antifaxista
Diciembre 14, 2007, 2:24 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Ekimenak, Mobilizazioak

Bikzkaiko Iratzarrik bat egiten du Bilbon egongo den Omenaldi Antifaxitarekin .  Aitor beti Gogoan!  
Abenduak 14
Kontzentrazioa, zirkular Enparantza 19:30etan, Lema… Aitor Beti Gogoan !! JO TA SU Faxismoaren Kontra !!

Abenduak 15
8:00etatik-14:00etara Aitor Zabaletaren futbol Txapelketa Errekaldeko eskolako futbol zelaian.
11:00etan, Erakusketa, bideoak eta azoka alternatiboa Kukutza Gaztetxean.
12:00etan, Graffiti Antifaxista Kukutza Gaztetxean.
14:00etan, Bazkari Herrikoia Bertsolariekin Kukutza Gaztetxean “Freddy, Itxaso ta Xabi Paya”
16:00etan, Erakusketa, bideoak eta azoka alternatiboa Kukutza Gaztetxean.
17:00etan, Hitzaldi eztabaida ESAIT Taldearen eskutik.
19:30etan Kontzertua:
Suspenders, Oi! Kobras, Hard Skin, Koma Sarrera: 6?