Iratzarrik G8 akatu! Euskal Herriko plataformak antolatutako manifestazioan parte hartu zuen uztailaren 5ean, larunbata, Bilboko kaleetan zehar. Erakunde independentistak “Kapitala suntsitu, sozialismoa eraiki. G8ri ez!” lemadun pankarta zabaldu zuen mobilizazioan. Agerraldi hau Japoniako Okkaido irlan 8 herrialde boteretsuenetako buruek egingo duten goi bilerari erantzuteko kanpaina barruan kokatzen da.
Bizkaiko Iratzarriko ekintzaileek Bilbon parte hartu zuten maiatzaren 1eko aldarrikapen ekitaldietan. Goizean zehar hiriaren erdialdean XXI. mendeko sozialismoaren kanpaina zabaldu zuten eta gazteon borroka ere langile borroka dela zioten pankartak prestatu zituzten.
Iratzarri gazte erakundeak, aralarren gazte erreferenteak, eztabaida irekia antolatu du Galdakaon apirilaren 24rako, osteguna, Torrezabal kultur etxean. Parte hartzearen bidez, Galdakaoko gazteek dituzten arazo nagusiei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dute gazteek, hala nola, aisialdi modeloa, unibertsitateetako Bologna prozesua, lan prekarietatea edo etxebizitza eskubidearen ukazioa. Horien aurrean irtenbideak eta ideiak bilatzen saiatzera gonbidatzen dute gazteria Iratzarri erakundeko kideek. Hitzordua 19:00etan da, kultur etxeko 2. gelan. Gonbidaturik zaude, zatoz!
Iratzarri gazte erakundea, referente juvenil de aralar, ha organizado un debate abierto en Galdakao para el 24 de abril, jueves, en la casa de cultura Torrezabal. Los y las jóvenes conducirán un debate abierto a la participación en el que se tratarán los principales problemas a los que se enfrenta en su día a día la juventud Galdakaotarra; el modelo de ocio, el proceso universitario de Bolonia, la precariedad laboral o la imposibilidad de acceder a una vivienda. El objetivo será intentar buscar salidas ante estos problemas, por lo que invitan a toda la juventud a participar en ello. La cita es a las 19:00h en la sala 2 de la casa de cultura. ¡Estáis todos y todas invitadas!
Euskal Herriko mugimendu antifaxistak deiturik sinbologia frankisten aurkako mobilizazioa egingo da Bilbon, apirilaren 12an, larunbata 12:00etan Moyua enparantzan.
Etxebitza Gazteontzat plataformak prentsa aurrean aurkezpena egin zuen larunbatean Bilboko udaletxea parean, hurrengo hilabetean garatuko duen kanpaina aurkezteko.
Etxebizitzaren eskubidearen ukazioa gehienok jasaten dugun errealitate bat da, eta konkretuago eta era bortitzago batean gazteok. Hori dela eta, azken hilabeteetan Bilboko Gazte Mugimenduko eragile desberdinen artean (hasiera batean Gazte Komunistak, Bilboko Okupazio Mugimendua, Euskadiko Gazte Kontseilua, Segi, Eraldatu ikasle sindikatua, Ikasle Abertzaleak, Iratzarri, Euskal Herriko Gazte Komunistak eta Plataforma por una Vivienda Digna) elkarlan bat abiarazi dugu, Azaroan burutu genituen topaketak lehen urratsa izan zirelarik. Topaketa hauetan ondorio desberdinak atera genituen, garrantzitsuenak hauek zirelarik:
Martxoaren 1ean, larunbat arratsaldean, Iratzarri gazte erakundeko kideek propaganda banaketa egin zuten Bilboko Areatza plazan. Aralarren Bizkaiko kongresurako zerrendaburu Azu Serrano eta diputatugai izateko Aralarren zerrendako 4. eta 5. tokiak betetzen dituzten Leire Martinez eta Asier Jaio gazteak izan ziren banaketan. Hoiekin batera senaturako hautagai Bego Campo eta Fabio Gonzalez iratzarrikidea egon ziren herritarrei Aralarren proposamenak zeintzuk diren argitzen. Ezker zibil eta zabaleko gazteek Aralarrentzako botoa eskatuz “Utzi Espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea” kanpainako milaka eskuorri banatu zituzten, eta jaima eta mahai bat paratu zituzten gazte erakundearen materialarekin (Pegatinak, ekintzaile aldizkaria, propaganda, txapak, etab.), musikaz lagundurik. Banaketa burutzen zuten bitartean, tabloi batean graffiti bat burutu zuen gazte baten laguntza izan zuten ere.
Etxebizitza gazteontzat plataformak ekimena burutu zuen joan den martxoaren 1ean Bilboko Arriaga enparantzan etxebizitza eskubidearen alde.
Hona bideoa:
Bizkaiko Iratzarrik konzentrazioa deitu du heldu den zapaturako, otsailak 16, Eusko jaurlaritzak Bilboko kale nagusiaren 85.zenbakian duen egoitza nagusiaren aurrean.
Mobilizazioa “Txikizio desarrollista gelditu AHTrik EZ! alternatiba dagoelako tren sozialari bai” lemapean burutuko da arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Iratzarrik, hala, eusko jaurlaritzaren jarrera salatu, eta inposizio eta txikizioaren adibide garbia den AHTren aurka indarrak bildu nahi ditu, herritarrek behar duten trenbide sare sozial eta ekologikoaren aldeko apustua eginez.
Gazte erakundeak argitu duenez, gainera, obrak Bizkaian martxoan hasteko intentzioa dagoela ikusirik trenaren kontrako jarrera indartu eta mobilizazio eta ekintza gehiago antolatuko ditu hurrengo hilabeteetan, erresistentzia indartu asmoz.