Iratzarri Bizkaia


Bilboko Aralar eta Iratzarrik udaletxeari eskatu diote “etxebizitzaren arazo larria konpontzeko eta “beren eskubidea gauzatzen dutenak jazartzeari uzteko”.
Abril 16, 2008, 9:08 am
Archivado en: Aralar, Berriak, Etxebizitza gazteontzat, Oharrak

Alderdi abertzaleak eta bere gazte erreferenteak gaztetxeek eta oro har, auzoak baztertzen dituen eta hiri elitista eraikitzen duen modeloaren kontra antolatzen diren alternatibek jasaten duten jazarpena salatu dute.

Alde zaharreko gaztetxe 7 katu eta Erriberako etxe okupatuaren desalojoen harira, eta Olabeagako gaztetxeak daukan arriskuaren aurrean, Bilboko Aralarrek eta Iratzarrik zera adierazi nahi dute:

  • Kasu guztietan aipagarri da gune okupatu hauek auzoetan duten babes eta integrazio maila. Are gehiago, eraikinak berrituak, margoztuak eta garbituak izan dira, jasaten zuten utzikeriaren aurrean. Gaztetxeen kasuan, erreferentziazko gune irekiak ziren gazte eta antolakunde zein auzo elkarteentzako, hauek erreflexiorako toki bezala eta auzokideentzako baliagarri ziren ekimenak bultzatzeko.
  • Azkuna jaunak (PNV) gidatutako udala ez dela ari bakarrik hiria auzoak ahazten dituen modelo elitista batera eramaten ari, indar polizialaz bere irizpidea jarraitzen ez duten alternatiba guztien kontra jotzen duela baizik. Adibideak San Frantzisko auzoko Gran Hermanotik doaz, desalojoetatik pasaz eta ihauterietan zein Aste Nagusian konpartsek jasaten duten jazarpeneraino doaz. Galdetzekoa da PNVren gobernukide den EB zein paper ari den jokatzen desalojoen prozesu guzti honen inguruan.

  • Bilboko gazteriak etxebizitzarako eskubidea dauka, eta udala hori bermatzeko bere esku daukan guztia egiteaz arduratu ordez, bere esfortzu guztiak espekulazio urbanistikoan, Deustoko kanala kasu, eta euren eskubideak aldarrikatzen dituztenak era zatarrean desalojatzera bideratzen dituela dirudi. Bilbon 17.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta aldi berean milaka pertsonek ez dute etxebizitza baterako sarbiderik.
  • Babesa eta elkartasuna eskeini nahi diegu gaztetxeei eta etxebizitza ruin baten alde mugitzen diren gazte guztiei, beren mobilizazioekin egin nahi dugun bezala, eta era berean gure oposizioa erakutsi nahi diogu Bilboko Udalari, hauengana praktikatzen duen errepresio eta jazarpenagatik.

Bilboko aralar: www.aralarbilbao.net



Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina aurkeztu zuten larunbatean Bilbon.
Abril 1, 2008, 12:26 pm
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Etxebizitza gazteontzat, Kanpainak

etxebizitza1.jpg

Etxebitza Gazteontzat plataformak prentsa aurrean aurkezpena egin zuen larunbatean Bilboko udaletxea parean, hurrengo hilabetean garatuko duen kanpaina aurkezteko.

Etxebizitzaren eskubidearen ukazioa gehienok jasaten dugun errealitate bat da, eta konkretuago eta era bortitzago batean gazteok. Hori dela eta, azken hilabeteetan Bilboko Gazte Mugimenduko eragile desberdinen artean (hasiera batean Gazte Komunistak, Bilboko Okupazio Mugimendua, Euskadiko Gazte Kontseilua, Segi, Eraldatu ikasle sindikatua, Ikasle Abertzaleak, Iratzarri, Euskal Herriko Gazte Komunistak eta Plataforma por una Vivienda Digna) elkarlan bat abiarazi dugu, Azaroan burutu genituen topaketak lehen urratsa izan zirelarik. Topaketa hauetan ondorio desberdinak atera genituen, garrantzitsuenak hauek zirelarik:

(más…)



Etxebizitza gazteontzat!
Marzo 2, 2008, 9:38 am
Archivado en: Ekimenak, Etxebizitza gazteontzat, Mobilizazioak

Etxebizitza gazteontzat plataformak ekimena burutu zuen joan den martxoaren 1ean Bilboko Arriaga enparantzan etxebizitza eskubidearen alde.
Hona bideoa:



Etxebizitza eskubidearen aldeko Bilboko gazte mugimenduaren konzentrazioa (2008-01-24)
Enero 29, 2008, 4:01 pm
Archivado en: Ekimenak, Etxebizitza gazteontzat, Mobilizazioak