Iratzarri urtarrilak 3, larunbata, Euskadi-Cuba elkarteak Cubako iraultzaren 50. urteurrena ospatzeko Bilboko Hareatzan egingo duen festara gehitzen da. Denok bertaratzera animatu eta, inperioaren nahiak gorabehera, bizirik dirauen Iraultzaren garaipena aldarrikatzeko.
Kultur ekintzen behin-behineko egitaraua hau da:
11.00-14.00: Haur tailerrak
12.30-13.45: Musika-antzerkia KANPANOLUErekin
18.30-20.30: Kalejira ORKRESTArekin
21.00-22.00: Dantza kubatarraren ikuskizuna SIERRA MAESTRAren eskutik.
22.00-24.00: DAMBA taldearen kontzertua.
Informazio gehiago:

Iratzarri se suma a la fiesta que se organiza la asociación Euskadi-Cuba para la celebración del 50º aniversario de la Revolución Cubana. Animamos a todo el mundo a acercarse y a proclamar el triunfo de la Revolución a pesar de todos los designios del imperio.
El programa provisional de actividades culturales es el siguiente:
11.00-14.00: Talleres infantiles
12.30-13.45: Teatro musical con KANPANOLUE
18.30-20.30: Kalejira con ORKRESTA
21.00-22.00: Espectáculo de danza cubana con SIERRA MAESTRA
22.00-24.00: Concierto del grupo DAMBA
Más información:


Iratzarrik G8 akatu! Euskal Herriko plataformak antolatutako manifestazioan parte hartu zuen uztailaren 5ean, larunbata, Bilboko kaleetan zehar. Erakunde independentistak “Kapitala suntsitu, sozialismoa eraiki. G8ri ez!” lemadun pankarta zabaldu zuen mobilizazioan. Agerraldi hau Japoniako Okkaido irlan 8 herrialde boteretsuenetako buruek egingo duten goi bilerari erantzuteko kanpaina barruan kokatzen da.
Japonian, militarki eta ekonomikoki boteretsuenak diren 8 herrialdeetako agintariak, AEBk zuzenduta, ingurumena, gerra, inmigrazioa edota ondasunaren mundu mailako banaketaren inguruan erabakiak hartzen ahaleginduko dira. Krisi ekonomikoa eta gosete gorrietan blai gaudenean, munduko estratu herrikoien kontrako erreforma neoliberalezko erasoaldi berria prestatzen dabiltza euren politikei beste buelta bat emateko: errepresioarena, esplotazioarena, lortutako eskubideen urraketarena, gosea eta gerraren sekularizazioa euren nagusitasuna eta transnazionalen mozkin amaigabearena.
Honen guztiaren aurrean, barrikadaren kontrako aldean, bestelako mundu baten alde borrokatzen gabiltzanok, langileria, ikasleria, emakumeok, gazteok, etorkinok, esplotazioa eta diskriminazioa pairatzen dugunok gaude.
Maiatzaren lehenaren inguruan mintzatu da Iratzarri erakundea. Bere ustez gazteriaren eta orokorrean gizartearen lan baldintzak gero eta kaxkarragoak, inseguruagoak eta bideagoak dira eta XXI. Mendeak panorama berri bat zabaldu du; langileak lan egiteko bizi dira, eta ez dute lan egiten bizitzeko.
Gazteria independentistaren usteetan klase sozialen berregituratze bat ematen ari da, “erdi klasea” bezala ezagutzen duguna desagerraraziz. Honi esker, gutxiengo bat gero eta aberatsagoa egiten ari da, eta gehiengo langilea gero eta behartsuagoa bihurtu, aberastasunaren birbanaketari bizkarra emanez egindako politika ekonomiko neoliberal eta antisozialen ondorioz.
Iratzarrik dei egiten dio gazteriari klasezko sindikatu nazionalek egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzera. Gurean, ELAk egingo du manifestazioa 11:30etan Bilboko bihotz sakratua enparantzatik
Iratzarri eta Aralarreko emakumeek Portugaleten ospatzen diren IV jardunaldi feministetan parte hartuko dute apirilaren 12 eta 13ko asteburuan. Jardunaldi hauen harira, manifestazioa izango da Bilboko kaleetan zehar Euskal Herriko mugimendu feministak deiturik “Emakumeok aldaketarako borrokan” lemapean, 20:00etan abiatuz Zirkular enparantzatik. Iratzarrik dei egiten die emakume eta gizon gazteei bertan parte hartu dezaten euren inplikazio zuzenaz berdintasunerako urratsak eman eta denon artean rolik, matxismorik eta sexismorik gabeko jendarte justuago eta solidarioagoa eraikitzeko.


Euskal Herriko mugimendu antifaxistak deiturik sinbologia frankisten aurkako mobilizazioa egingo da Bilbon, apirilaren 12an, larunbata 12:00etan Moyua enparantzan.
Kaleak %100 garbi sinbologia faxistez.






