Iratzarrik G8 akatu! Euskal Herriko plataformak antolatutako manifestazioan parte hartu zuen uztailaren 5ean, larunbata, Bilboko kaleetan zehar. Erakunde independentistak “Kapitala suntsitu, sozialismoa eraiki. G8ri ez!” lemadun pankarta zabaldu zuen mobilizazioan. Agerraldi hau Japoniako Okkaido irlan 8 herrialde boteretsuenetako buruek egingo duten goi bilerari erantzuteko kanpaina barruan kokatzen da.
Japonian, militarki eta ekonomikoki boteretsuenak diren 8 herrialdeetako agintariak, AEBk zuzenduta, ingurumena, gerra, inmigrazioa edota ondasunaren mundu mailako banaketaren inguruan erabakiak hartzen ahaleginduko dira. Krisi ekonomikoa eta gosete gorrietan blai gaudenean, munduko estratu herrikoien kontrako erreforma neoliberalezko erasoaldi berria prestatzen dabiltza euren politikei beste buelta bat emateko: errepresioarena, esplotazioarena, lortutako eskubideen urraketarena, gosea eta gerraren sekularizazioa euren nagusitasuna eta transnazionalen mozkin amaigabearena.
Honen guztiaren aurrean, barrikadaren kontrako aldean, bestelako mundu baten alde borrokatzen gabiltzanok, langileria, ikasleria, emakumeok, gazteok, etorkinok, esplotazioa eta diskriminazioa pairatzen dugunok gaude.
Bizkaiko Iratzarriko ekintzaileek Bilbon parte hartu zuten maiatzaren 1eko aldarrikapen ekitaldietan. Goizean zehar hiriaren erdialdean XXI. mendeko sozialismoaren kanpaina zabaldu zuten eta gazteon borroka ere langile borroka dela zioten pankartak prestatu zituzten.
Maiatzaren lehenaren inguruan mintzatu da Iratzarri erakundea. Bere ustez gazteriaren eta orokorrean gizartearen lan baldintzak gero eta kaxkarragoak, inseguruagoak eta bideagoak dira eta XXI. Mendeak panorama berri bat zabaldu du; langileak lan egiteko bizi dira, eta ez dute lan egiten bizitzeko.
Gazteria independentistaren usteetan klase sozialen berregituratze bat ematen ari da, “erdi klasea” bezala ezagutzen duguna desagerraraziz. Honi esker, gutxiengo bat gero eta aberatsagoa egiten ari da, eta gehiengo langilea gero eta behartsuagoa bihurtu, aberastasunaren birbanaketari bizkarra emanez egindako politika ekonomiko neoliberal eta antisozialen ondorioz.
Iratzarrik dei egiten dio gazteriari klasezko sindikatu nazionalek egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzera. Gurean, ELAk egingo du manifestazioa 11:30etan Bilboko bihotz sakratua enparantzatik
Iratzarri eta Aralarreko emakumeek Portugaleten ospatzen diren IV jardunaldi feministetan parte hartuko dute apirilaren 12 eta 13ko asteburuan. Jardunaldi hauen harira, manifestazioa izango da Bilboko kaleetan zehar Euskal Herriko mugimendu feministak deiturik “Emakumeok aldaketarako borrokan” lemapean, 20:00etan abiatuz Zirkular enparantzatik. Iratzarrik dei egiten die emakume eta gizon gazteei bertan parte hartu dezaten euren inplikazio zuzenaz berdintasunerako urratsak eman eta denon artean rolik, matxismorik eta sexismorik gabeko jendarte justuago eta solidarioagoa eraikitzeko.
Euskal Herriko mugimendu antifaxistak deiturik sinbologia frankisten aurkako mobilizazioa egingo da Bilbon, apirilaren 12an, larunbata 12:00etan Moyua enparantzan.
Sos Racismok deiturik manifestazioa egingo da Bilbon, bihar martxoak 28, ostirala arratsaldeko 20:00etan Arriaga plazatik abiatuta. Iratzarrik dei egiten dio gazteriari parte hartu dezan. Gure herria danontzako tokia. Etorkinen legeari ez!
—–
A llamamiento de Sos Racismo se celebrará en Bilbao mañana, viernes 28 de marzo, a las 20:00h una manifestación que partirá desde la plaza del Arriaga. Iratzarri hace un llamamiento a la juventud a que participe en el. Nuestro pueblo lugar para tod@s. No a la ley de extranjeria!
Etxebizitza gazteontzat plataformak ekimena burutu zuen joan den martxoaren 1ean Bilboko Arriaga enparantzan etxebizitza eskubidearen alde.
Hona bideoa:
Bizkaiko Iratzarrik Bilboko alde zaharrean kokaturik dagoen Zazpi Katu Gaztetxean ertzainek eta udaltzainek egindako desalojoa salatzen du. Otsailaren 23an, larunbatean 20.00tan manifestazioa izango da Plaza Biribilatik hasita eta iratzarrik dei egiten du bertan parte hartzera. Bestalde, erakundeak Bilboko okupazio mugimendua zoriondu nahi du gune askeak eraikitzen egiten duen lan oparoarengatik.