Iratzarri Bizkaia


Heterofaszismoari aurre egin!
agosto 29, 2011, 8:57 am
Archivado en: Berriak, Iratzarri, Oharrak

Aste Nagusian eman diren hiru eraso homofoboek argi utzi dute gure gizartean oso zabalduta daudela oraindik ere jarrera homofoboak eta lesbofoboak. Ezin diegu beren burua baino onartzen ez duten hauei festaz jabetzen utzi. Salatu eta ekin!

Homofobia Stop



Bilboko Aralar eta Iratzarrik udaletxeari eskatu diote “etxebizitzaren arazo larria konpontzeko eta “beren eskubidea gauzatzen dutenak jazartzeari uzteko”.
abril 16, 2008, 9:08 am
Archivado en: Aralar, Berriak, Etxebizitza gazteontzat, Iratzarri, Oharrak

Alderdi abertzaleak eta bere gazte erreferenteak gaztetxeek eta oro har, auzoak baztertzen dituen eta hiri elitista eraikitzen duen modeloaren kontra antolatzen diren alternatibek jasaten duten jazarpena salatu dute.

Alde zaharreko gaztetxe 7 katu eta Erriberako etxe okupatuaren desalojoen harira, eta Olabeagako gaztetxeak daukan arriskuaren aurrean, Bilboko Aralarrek eta Iratzarrik zera adierazi nahi dute:

  • Kasu guztietan aipagarri da gune okupatu hauek auzoetan duten babes eta integrazio maila. Are gehiago, eraikinak berrituak, margoztuak eta garbituak izan dira, jasaten zuten utzikeriaren aurrean. Gaztetxeen kasuan, erreferentziazko gune irekiak ziren gazte eta antolakunde zein auzo elkarteentzako, hauek erreflexiorako toki bezala eta auzokideentzako baliagarri ziren ekimenak bultzatzeko.
  • Azkuna jaunak (PNV) gidatutako udala ez dela ari bakarrik hiria auzoak ahazten dituen modelo elitista batera eramaten ari, indar polizialaz bere irizpidea jarraitzen ez duten alternatiba guztien kontra jotzen duela baizik. Adibideak San Frantzisko auzoko Gran Hermanotik doaz, desalojoetatik pasaz eta ihauterietan zein Aste Nagusian konpartsek jasaten duten jazarpeneraino doaz. Galdetzekoa da PNVren gobernukide den EB zein paper ari den jokatzen desalojoen prozesu guzti honen inguruan.

  • Bilboko gazteriak etxebizitzarako eskubidea dauka, eta udala hori bermatzeko bere esku daukan guztia egiteaz arduratu ordez, bere esfortzu guztiak espekulazio urbanistikoan, Deustoko kanala kasu, eta euren eskubideak aldarrikatzen dituztenak era zatarrean desalojatzera bideratzen dituela dirudi. Bilbon 17.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta aldi berean milaka pertsonek ez dute etxebizitza baterako sarbiderik.
  • Babesa eta elkartasuna eskeini nahi diegu gaztetxeei eta etxebizitza ruin baten alde mugitzen diren gazte guztiei, beren mobilizazioekin egin nahi dugun bezala, eta era berean gure oposizioa erakutsi nahi diogu Bilboko Udalari, hauengana praktikatzen duen errepresio eta jazarpenagatik.

Bilboko aralar: www.aralarbilbao.net



Ynestrillas ez zara ongietorria
noviembre 7, 2007, 9:16 am
Archivado en: Iratzarri, Oharrak

Faxistak Euskal Herritik Kanpora!

Iratzarrik prentsa ohar baten bidez Gernikan (Bizkaia) Ynestrillas ultra-eskuineko militantearen presentzia salatu du. Aralar gazteen ustez “Euskal Herrian faxisteen presentzia debekatuta egon behar litzateke” baina “gero eta gehiago ikusten dugu nola Espainar estatu barruan hori ameskeria baino ez dela eta nola faxistak inpunitate osoz mugitzen direla”. Horregatik “orain ezkerretik independentziarantz joateko garaia” dela uste du Iratzarrik. Iratzarrik adierazi zuen Sare Antifaxistak antolatzen zituen ekimenetan parte hartuko zuela, eta Gernikan, beste ekitaldi batzuetan ez bezala, batasun antifaxista ez egon izana tamalgarritzat jo du.

¡Fuera fascistas de Euskal Herria!

Iratzarri, a través de una nota de prensa, ha denunciado la presencia en Gernika (Bizkaia) del militante de extrema derecha Ynestrillas. En opinión de las juventudes de Aralar “La presencia de los fascistas en Euskal Herria tiene que estar prohibida” pero “cada vez comprobamos cómo eso en el marco del Estado español es una simple” quimera y que los fascistas se pasean con total impunidad”. Por eso Iratzarri opina “que ahora es el momento de ir hacia la independencia desde la izquierda”. Por ultimo Iratzarri, quien ya adelanto que se uniria a los actos organizados por Sare Antifaxista lamenta que en Gernika no se viese una unidad antifascista como en otras ocasiones.




Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.