Archivado en: Agenda, Aralar, Ekimenak, gizarte mugimenduak, Iratzarri, Mobilizazioak

Irailak 25
18:00etan
Plaza Eliptikoan
Mugimendu sozialak eta politkoak
Elkarlanerako proposamenak
Propuestas para la transformación
Eztabaida irekia Debate abierto
Dinamizatzen du: Iosu Murgiak (Aralarreko ordezkaria BBNNetan / Juntero de Aralar por Bizkaia)
Urtarrilak 22, osteguna, 19:30etan
La Bolsa aretoan
Pilota kalea, 10 (Bilbo)

Bilboko Iratzarri erakundearen asanbladak kanpaina prestatu du aste nagusiko jaietarako. “Jai herrikoi eta partehartzaileak, bilbo hiritarrona” lemapean. Jaiak irauten duen 9 egunetan hirian zehar aldarrikapen ezberdinak zabaldu nahi ditu Aralarren gazte erreferenteak, aldarrikapenak eta festak behar duten tokia izan dezaten. Gainera, kanpainaren materiala gune ezberdinetan herritarrentzat eskuragarri izango dela adierazi dute asanbladatik. Bestalde Bilboko aralarrek eta hiriko Iratzarrik Pagasarri aldizkariaren ale berezi bat prestatu dute festetarako. Azkenik, Iratzarri erakundeko ekintzaileak Bilbon bilduko dira abuztuaren 16an, erakundeak hilabetero egiten duen hegoaldeko koordinakundea ospatzeko.
Alderdi abertzaleak eta bere gazte erreferenteak gaztetxeek eta oro har, auzoak baztertzen dituen eta hiri elitista eraikitzen duen modeloaren kontra antolatzen diren alternatibek jasaten duten jazarpena salatu dute.
Alde zaharreko gaztetxe 7 katu eta Erriberako etxe okupatuaren desalojoen harira, eta Olabeagako gaztetxeak daukan arriskuaren aurrean, Bilboko Aralarrek eta Iratzarrik zera adierazi nahi dute:
- Kasu guztietan aipagarri da gune okupatu hauek auzoetan duten babes eta integrazio maila. Are gehiago, eraikinak berrituak, margoztuak eta garbituak izan dira, jasaten zuten utzikeriaren aurrean. Gaztetxeen kasuan, erreferentziazko gune irekiak ziren gazte eta antolakunde zein auzo elkarteentzako, hauek erreflexiorako toki bezala eta auzokideentzako baliagarri ziren ekimenak bultzatzeko.
- Azkuna jaunak (PNV) gidatutako udala ez dela ari bakarrik hiria auzoak ahazten dituen modelo elitista batera eramaten ari, indar polizialaz bere irizpidea jarraitzen ez duten alternatiba guztien kontra jotzen duela baizik. Adibideak San Frantzisko auzoko Gran Hermanotik doaz, desalojoetatik pasaz eta ihauterietan zein Aste Nagusian konpartsek jasaten duten jazarpeneraino doaz. Galdetzekoa da PNVren gobernukide den EB zein paper ari den jokatzen desalojoen prozesu guzti honen inguruan.
- Bilboko gazteriak etxebizitzarako eskubidea dauka, eta udala hori bermatzeko bere esku daukan guztia egiteaz arduratu ordez, bere esfortzu guztiak espekulazio urbanistikoan, Deustoko kanala kasu, eta euren eskubideak aldarrikatzen dituztenak era zatarrean desalojatzera bideratzen dituela dirudi. Bilbon 17.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta aldi berean milaka pertsonek ez dute etxebizitza baterako sarbiderik.
- Babesa eta elkartasuna eskeini nahi diegu gaztetxeei eta etxebizitza ruin baten alde mugitzen diren gazte guztiei, beren mobilizazioekin egin nahi dugun bezala, eta era berean gure oposizioa erakutsi nahi diogu Bilboko Udalari, hauengana praktikatzen duen errepresio eta jazarpenagatik.
Bilboko aralar: www.aralarbilbao.net
Martxoaren 1ean, larunbat arratsaldean, Iratzarri gazte erakundeko kideek propaganda banaketa egin zuten Bilboko Areatza plazan. Aralarren Bizkaiko kongresurako zerrendaburu Azu Serrano eta diputatugai izateko Aralarren zerrendako 4. eta 5. tokiak betetzen dituzten Leire Martinez eta Asier Jaio gazteak izan ziren banaketan. Hoiekin batera senaturako hautagai Bego Campo eta Fabio Gonzalez iratzarrikidea egon ziren herritarrei Aralarren proposamenak zeintzuk diren argitzen. Ezker zibil eta zabaleko gazteek Aralarrentzako botoa eskatuz “Utzi Espainia seduzitzeari. Maitatu Euskal Herri independentea” kanpainako milaka eskuorri banatu zituzten, eta jaima eta mahai bat paratu zituzten gazte erakundearen materialarekin (Pegatinak, ekintzaile aldizkaria, propaganda, txapak, etab.), musikaz lagundurik. Banaketa burutzen zuten bitartean, tabloi batean graffiti bat burutu zuen gazte baten laguntza izan zuten ere.
Pasa den otsailaren 17an, domeka goizaldean dozenaka lagun bildu ziren Bilboko Moyua enparantzan dagoen Espainiar gobernu zentralaren ordezkaritza aurrean Euskal Herrian gero eta gehiago alde bietatik ematen ari den “gerra estrategia” salatzeko eta pertsona eta talde “guztientzako eskubide guztiak” defendatzeko. Aralarrek bide politiko soilen aldeko apustua egin zuen “normalizazio politikoan aurrera egiteko bide bakarra” delako.Bizkaiko Aralarrek konbokaturik otsailaren 17an, igandea elkarretaratzea ospatuko da Bilbon “Bide politiko eta eskubide guztien alde”. Hitzordua 12:00etan izango da Moyua plazan.
Convocada por Aralar Bizkaia se celebrará este domingo día 17 una concentración en Bilbao “en favor de las vias politicas y por todos los derechos”. La cita será a las 12:00 en la plaza Moyua.
+info: www.aralarbilbao.net
Otsailaren 16an, larunbatean, goizez, Iratzarriko ekintzaileek agerraldia egingo dute Indautxu plazan eskubide guztien defentsan eta Euskal Herria jasaten ari den erasoen aurrean “aurpegia emateko”.
Iratzarri eta Aralarrek bat egiten dute, Urtarrilak 22, 10:30ean, Durangoko epaitegiaren aurrean egingo den kontzentrazioarekin, “Txikizioaren aurka desobedientzia zibila” leloarekin, David Maeztu eta Gontzal Uriarteri elkartasuna adierazteko. Biak epaitu egingo dituzte AHTren kontra desobedientzia zibila praktikatzeagatik trenbidera kateatuz.
Iratzarri eta Aralarrek eztabaida irekia antolatzen dute “zer da feminismoa” lemapean datorren urtarrilaren 24rako, osteguna, Aralarren Bilboko egoitzan duela hilabete batzuk daramaten “eztabaida sozialen zikloa”ren barnean. Eztabaida parte-hartzailea izango da eta batez ere aralar eta iratzarriko ekintzaileei zuzendurik egongo da, nahiz eta jendearen partehartzera zabalik dagoen. Azu Serrano aralarkideak eta Leire Martinez iratzarriko ekintzaileak gidatuko dute eztabaida, feminismoaren inguruko gorabeherak, erronkak eta eginbeharrak landuz.
Noiz: Urtarrilak 24, osteguna 20:00etan.
Non: Aretxabaleta 4, 1. solairua. Indautxu Plaza, Bilbo.







